2009/09/30

Zer espero dut kurtso honetan?

Kurtso honetan, alde batetik, neure proiektuak azaltzerako orduan konfiantza gehiago irabaztea espero dut, bai zuzenketetan eta bai aurkezpen publikoetan. Irakasleen kritikak onartuz, neure proiektua ahalik eta ondoen defendatzeko gai izatea nahi dut, neure ideiak aurrera eraman ahal izateko. Talde lanei dagokionez berriz, justu gai honetan oso gustokoak ez dira izaten, norberak ideia oso pertsonalak izaten dituelako. Hala ere, talde lanak gehiago bultzatzea gustatuko litzaidake, azken finean etorkizunean proiektu osoak taldeka egiten ikasi beharko baitugu. Eta noski, kurtso hasiera guztietan bezala, proiektua eguneratuta eramatea espero dut, nahiz eta jakin azkenean ordenagailu aurrean gau luze asko pasako ditudala.

1 comentario: