2009/11/26

Arte Sakro museoa garatzen

Arte Sakro museoa garatzerako ordun, elizaren egitura egiteko erabili genuen ideiarekin jarraitzen dut. Hau da, Guallartek garatutako egitura azal triangularra izango da proiektuaren funtsa. Hasteko, konbentuaren aztarnez gain, Logroñoko harresiaren aztarnak ere mantentzea erabaki dut, azal honen bidez inguratuz guztia. Honela, hiru zatitan banatu dut museoa, multzo bakoitza azal honekin estaliz.
Honakoak hasierako ideien bozetu batzuk dituzue:


Museoaren lehenengo bi multzoetan aztarnak izango ditugu. Hauetan programa pixka bat aldatzea erabaki dut. Hau da, erakusketa gela desberdinak egin beharrean (hauetako batzuk ere egon daitezke aparte), orfebreria gela, oihal arte gela... denak bananduak izan beharrean, antzoki moduko bat antolatzea pentsatu dut. Ikusleari interesgarriagoa egiteko arte sakro museoa hau, aztarnak aprobetxatuz eszenario modukoak planteatzen ditut, ikuslea antzezle sentitu dadin. Aztarnekin batera, orfebreria, oihal arte, eskultura... desberdinak egongo lirateke garai hartako eszena bat sortuz, bisitariak garai hura hobeto bizi eta ezagutzeko. Azken finean hau da museo baten helburua.

Hirugarren multzoan, hitzaldi gela, administrazio, bulego...egongo lirateke. Hiru zatiak pasarela desberdinen bidez lotuak egongo dira, hauek altuera desberdinetan koka daitezkeelarik programaren arabera. Museoan zehar kanpo eta barne bideak izango genituen. Gainera, hiru moduluak eraikina naturan integratzeko balio dute. Hau da, azal triangeluar hori ez zen perimetro soila izango, baizik eta noizean behin barnera sartuko zen eta beste batzuetan kanpora zabalduko zen. Honela, barneko programa antolatzen lagunduko du, eta baita sarrera puntuetan eraikina eta natura bat egiten.

Hiru moduloen artean beste pasabide batzuk egongo dira, herria parkearekin lotzen dutenak. Hauek, irekiak izango dira, hau da, bai museoko ikusleak edota kaleko edonork erabil ditzake. Tarteka museoko beste pasebide eta pasarelekin topatuko da, ikusleari ibilbide desberdinak proposatuz. Ardatz hauek parkeraino luzatuko dira, bertan azal triangularraren bidez bai eraikinaren eta bai parkearen parte diren zonak sortuz. Egitura azal honak, beharrezko kasuetan itxitura izango du, eta besteetan berriz irekia izango da, gune desberdinak antolatzeko.

Aztarnen arabera garatuko da azal triangeluar hau. Bertako harresi, konbetu eta inkisizio etxea mantenduko ditut, eta hauen arabera eta programaren arabera hartuko du forma azalak.

Esan bezala, guztiz itxia izan beharrean, gune irekiak izango ditu hiru multzoak elkarrekin lotzeko, eta eraikina parke eta herriarekin lotzeko.

Azal triangeluar hau parkean zehar ere zabaldu daiteke, bertako guneak hobetzeko eta eraikinarekin lotura gehiago izateko oraindik. Hau da, natura eta eraikina bat izatea nahi da, bien arteko muga garbirik ez egonez.


Ideia berez ebaketatan garatutakao da, eta gero plantara eramana. Azal triangeluar honen barnean solairu desberdinak egongo dira, hiru moduluetan zehar luzatuko direnak pasabide desberdinak sortuz. Gainera, solairu hauek estalkiaren parte ere izango dira, hau erabilgarria eginez. Parkearen jarraitasun bat izango lirateke, soilik kota altuera desberdin batera. Bertatik hiriaren eta naturaren ikuspuntu desberdina izango genituzke behatoki desberdinen bidez.

Buruan dudan eraikinaren itxura hau izango litzateke:








































No hay comentarios:

Publicar un comentario