2009/11/23

Maketa baten prozesua

Jada maketa entregatu dugun arren, denbora faltagatik ezin izan ditut honen argazkiak igo. Hala ere, interesgarria iruditzen zait maketa bat sortzeko prozesuan izandako tira bira eta ahalegin guztiak
erakustea.
Gure maketaren konplikazioa, erabili beharreko materiala baino, harri forma nola lortu izan zen. Barneko moldea egonkorra zen zerbaitekin egin behar genuen, eta hau ez genuen lortzen. Hasieran makilekin soilik inguruko ebaketari forma eman genion, baina hau zen gai bere burua eusteko. Alanbrearekin ere saiatu ginen, baina deformatu egiten zen. Azkenean, harriaren ebaketak kartoiarekin egitea pentsatu genuen, molde funtzioa izango zuena eta honen gainean eraikitzea harriaren azala. Honek ere ordea ez zuen funtzionatu.

Azkenean sekzioa finagoko makilak erosi genituen, eta hauek zutik mantentzeko, barnetik ere zertxak jarri genizkion elizako gangaren formaren arabera. Hala ere, oraindik ez zen bere burua mantentzeko gai. Etzanda zegoela, hurrengo ebaketako zertxa itsatsi genion zutabe bertikalen bidez. Kola beroarekin itsastea oso garrantzitsua dela konturatu gara, bestela ia ezinezkoa baitzen maketa hau egitea.


Zertxak binaka juntatuz lortu genuen maketa eraikitzea. Honela, binaka binaka eraikitzen joan eta zutik daudela elkarrekin lotzen joan ginen, patzientzia handiarekin. Azkenean lortu genuen harria egitura espazial baten bidez!!


Orain egiturari itxitura egitea tokatze da...





No hay comentarios:

Publicar un comentario