2009/12/09

Egituraren itxitura


Aurreko astean azaldu nuen bezala, ariketa motzaren itxitura egiteko aueratutako materiala CD edo LP izengo da, honek ematen dizkidan argi jokuen aukerarengatik batik bat.

Eraikitzeko metodoa ondorengoa izango da. Hasteko, bigarren mailako egitura bat beharko nuke, metalezko barra batzuk izango zirenak. Hauen bidez cd desberdinak jarraian jarriko nituzke. Barra honen inguruan etzanda jarri ahal izango dira, cd ilara desberdinak elkarren gainean solapatuz. Edota mekanismo baten bidez nahi izanez gero ere bertikalki jarri ahal izango dira, kanpoko argi naturala sartzea ahalbideratuz.

Egituran angelu desberdinetako planoak ditugunez, argi izpiak bakoitzean modu desberdinean helduko ziren cd-engana, argi eta kolore joku desberdinak sortuz itxituran.

Itxitura egiteko asmoa hori da, baina ariketa luzearekin batera berau ongi garatzeko denbora gutxi dagoela iruditzen zait. Ahal dena egingo da, baina justu orain ariketa luzea ongi garatzeko denbora kendu besterik ez digu egingo, ariketa berau ongi garatzeko denbora ez izanez ere.




No hay comentarios:

Publicar un comentario