Beti ere proiektos...

Proiektua inoiz bukatzen ez den zerbait delako, hona hemen hainbat hausnarketa. Hasteko, barne espazioen inguruan, espazio publikoak egotea beharrezkoa iruditzen zait. Hau da, behin klasean Toyo Itoren Mediateca Sendai klasean erakutsi ziguten bezala, museoaren behen plantan espazio batzuk espazio publiko estali izango dira. Ez dira guztiz museoaren parte izango, baizik eta gehiago parkearen parte. Ruinen eszenatoki ingu
ruko gradak parkeko atseden gune estali izango dira, honela museo eta parke arte erlazio gehiago landuz eta bien arteko muga gutxiago nabarmenduz.
Bestalde, museoan bi elementu izango ditugu nagusi. Bata, proiektuaren funtsa den inguruko azal triangulatua, bai itxitura eta bai egitura nagusi bezala funtzionatuko duena. Azal honen barnean ruinen gaineko eszenak eta hainbat erabilera izango dituzten tailerrak izango ditugu. Tailer hauek lehenengo solairuan emango dira, eta solairu hau azal triangulatuaren barneko altzari moduko bat izango da, azalaren barnean norabide desberdinetan zabalduko dena. Bi elementu hauen artean kontrastea sortzea nahi da, "altzari" honen egitura zurez eginez. Garai batean egiturak, konbentukoa barne, harriz eta zurez egiten ziren batik bat, eta hauek oroitaraziz harrizko ruinen gaineko "altzariak" zurezko portikoz egingo dira.
Harria eta zura kontrastean egongo dira inguratzen dituen altzairuzko azal triangulatuarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario