2010/01/19

San Telmo museoko obretara bisita

Larunbat goiza eta proiektoseko "klasea" izatea hasiera batean oso tentagarria ez dirudien arren, San Telmoko museoko obretara bisita egiteak benetan pena merezi izan zuela iruditzen zait. Honelako irteera guztien helburua egokia izaten bada ere, askotan taldea handiegia bada bisitako esplikazioak ez dira ongi entzuten eta bisitako helburuak erdi bidean geratzen dira. Aldiz, San Telmora talde txiki bat joan ginenez, azaltzea nahi ziguten guztia ulertzera heldu giñan, eta benetan interesgarria iruditu zitzaidan kontatu zigutena.

Atentzio gehien eman zidanak, proiektuko funtzionaltasuna baino seguritatea eta klimatizazio gehiago azpimarratzea izan zen. Seguridade aldetik, obrak ongi zainduta egotea eta espazio desberdinak ixteko aukera izatea benetan garrantzitsua zela esan zuten, museora berta kanpoko obrak ekartzeko baldintzetako bat baita. Honen aparte, museoko hezetasuna eta tenperatura guztiz kontralatuak egon behar dute baita ere, eta honetarako museo batean instalazioek okupatzen duten espazioa benetan izugarria iruditu zait.

Bi puntu hauek, horrelako garrantzitsuak izatean, neure proiektuan ahalik eta ongien integratzen saiatuko naiz, bestela alperrikakoa bailitzateke estetika eta bezalako beste kontu guztiak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario