2010/02/14

Vilniusera bidaia


Vilnius...inoiz ezagutuko ez nuen hiri bat zela uste nuen. Ez da oporretara joaten zaren leku bat, ez da ere betidanik ezagutzeko gogoa izan duzun bat, Romaren kasua izango zen bezala. Hala ere, Erasmusi esker, bertara bixitara joateko aukera izan dut, espero ez nuen hiri eta kultura bat ezagutzeko.


Hemengo hiriekin konparatuta, desberdintasun handiena elizak dira. Bertako erlijioa katoliko ortodoxoak dira, ia edonon eliza bat aurki dezakezularik. Badaude besteak baino garrantzitsuagoak diren katedralak, baina bestela kaletik zoazela bidean hainbat eliza ortodoxo txiki aurki ditzakezu, agian katedrala baino atentzio gehiago ematen dutenak beraien kolore biziengatik.



Barnetik ere, kolore eta apaingarriz beterik daude eliza hauek, agian batzuetan begi bista nekatzera heldu arte eta guzti. Bertako erretaulak hemengoen oso desberdinak dira, kolore berde edo arroxazkoak izan daitezkeelarik.


Desberdinagoa zen adreiluzko katedral bat ere bazegoen, hemengoekin alderatuta tamaina txikikoa. Napoleonen esanetan, honen txikia zen bere eskuan hartu eta bertatik eraman zezakeela.


Tamaina txikiagoko eliza hauek kontaezinak dira, inguruko etxeen eskala txikiagoa izatean erreferentzia moduan funtzionatzen dutelarik. Vilnius berez nahiko hiri handia izan arren, herri handi bat dela esan daiteke. Bere zentrua alde zaharra da, Erdi Aroan harresiz inguratua zegoena. Bertako etxebizitzak hiru bat solairutakoak dira, eta kaleak nahikoa iztuak. Ezagutzeko aukerarik izan ez dudan arren, Erdi Aroko kale hauek udan (gabez 5 bat ordu bakarrik dituztenean) terrazaz beterik egoten dira, hiriari bizitasun ugari umanez.

Bertako jendeak kontatzen du, Ertaroko emakumeek kale hauetan elkar topo egiten zutenean, ezin zutela aurrera egin beraien soineko handi eta zabalekin oztopatzen zirelako. Bi emakumeetako inork ez zuen atzera egin nahi, beraz hau konpontzeko arau bat jarri behar izan zuten. Emakume gazteenak ireki beharko zion bidea helduari, horretarako hormaren kontra jarriz. Hortik aurrera, elkar topatzen ziren soineko zabaldun emakume guztiak hormaren kontra jartzen ziren besteari bidea utziz.



Alde zahar honen barne, udaletxea aurkituko dugu, estilo klasikokoa, barrokoa zehazki. Eliza ortodoxoez gain, bestelako eraikin garrantzitsuak estiloa klasikoan garatzen dituzte, tenplu tipologiako sarrerak edonon aurki daitezkeelarik, baita kopisteria sinple batetan ere. Eraikin garrantzitsu ia denek aurrean plaza soil handi bat izango dute, bestelako trataera gabekoa.




Alde zaharrari amaiera hiriko Katedral nagusiak emango dio, eta bertatik Vilnius zeharkatzen duen luzetarakako ardatz bat zabaltzen da, non eraikin berriagoak dauden eta hiri sentsazio handiagoa sortzen den bertako komertzioagatik. Eliza ortodoxoen kolore bizitasunaren aurrean, katedral garrantzitsuenaren soiltasunak harritu ninduen. Barroko garaikoa izateko, oso ongi zaindua zegoen, kolore zuri argi batekin, elurra eta zeruarekin nahasterainokoa. Gabez ikusgarriagoa zen.



Barnetik apaingarri barroko ugariz betea zegoen arren, zuritasun eta argitasunak atentzio gehiago ematen zuen.



Katedraletik irteten den luzetarako ardatz horren inguruan garatzen dira eraikin berri eta eskala handiagokoak. Nokia bezalako enpresa ezaugunen dorre altuak aurkituko ditugu, hiriko edozein puntutatik ikus daitezkeenak. Garapen berri hau ibaiaren beste aldera ematen ari batik bat.



Hiriko kontrastea egin zitzaidan oso berezia. Ez zegoen esan ohi den bezala zona residentziala, zaharkitutako zona, dentsitate baxuko etxebizitzen zona, zentro komertzialen zona, aisialdien zona etab. etab. Leku berean guztia aurki zenezake, esaterako altuera handiko ikasle residentzia berri berri baten alboan, bi pisuko guztiz zaharkitutako eskola eraikin bat zegoen, non hortik oso gertu etxe unifamiliar soil bat aurki zenezake eta baita "maxima 24h" supermerkatu erraldoi bat! Arkitektura aldetik, eraikin berriak oso gutxi zeuden. Gehienak bertako alde zaharreko estiloan garatzen dituzte. Azken urteotan hasi dira arkitektura berriago bat egiten. Zaha Hadidek bertan Guggenheim museo bat egiteko proiektua du, baina oraindik ez dira hasi eraikitzen.






Hiriko itxuran eragin gehiena duen elementua halare ere trolebusen kableak direla esango nuke. Tranbietakoak bezalakoak dira baina ugariagoak eta zaharragoak, eta edozein kaletan aurki ditzakezu.


Nik Vilnius zuria ezagutu dudan arren, elurretan bada ere antzematen da hainbat berdegune daudela. Aldi berean kanposantu den parke erraldoi bat, paseo berde ugari edota ibaiaren bi ertzak landuak daude zelai eta paseo baten bidez. Soilik neguan elurtuta eta izoztuta egotean, ez dela antzematen ea ibaiaren gainetik ibiltzen ari zaren edo zelaiaen gainetik.




Arkitektura unibertsitatea ezagutzeko aukera ere izan dut, Donostikoa baino askoz ere txikiagoa. Gainera bertako arkitektura ikasleek ez dute "egiturak" ikasi behar, diseinadore bezala egiten baitute gehiago lan. Estetikaz soilik arduratzen dira, lanerako orduan eraikitzaile bezala ezin dutelarik sinatu.



Hiritik kanpo irtenda, Ertaroko gaztelu bat ezagutzeko aukera izan nuen. Berez gaztelua irla batetan aurkitzen da laku batez inguratutik, baina neguan laku guztia izoztu egiten da, oinez pasatzeko aukera izanez.




Esan beharra dago argazkiak ongi ateratzea ez zela erraza. Hasteko eskularruak ez kentzeagatik -15 gradutan, eta baita bat arduratuagoa zegoelako izotzagatik lurrera ez erortzeaz. Hala ere, ez naiz libratu horretaz, justu azkenengo egunean lurrera erori nintzela frogatzen duen moratoi handi bat baitaukat hankan.

Eta beno, astebeteko oporraldi honen ondoren, bigarren lauhilebeteari gogotsu ekingo diot, berriro ere Logroñon murgilduz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario