2010/02/18

Logroñoko alde zaharraren berpiztea


Proiektoseko bigarren lau hilebete honetan Logroñoko alde zaharraren berpizteari ekingo diogu. Bertan dauden hutsuneak betetzeko gaia "Ardoa" izango da, Errioxako irudia zehazki.

Hutsuneak antolatzeko bi ardatz hartu ditugu kontuan, bata Santiago bidea pasatzen dena eta bestea zubitik heltzen den bertikala. Honen albo batera, ardoaren prozedura osoa hartzen duen ibilbide bat planteatuko dugu bisitariak honen berri izateko eta Logroñoko tradiozien barne sartzeko.

Honetarako ibilbide hasieran mahasti batzuk ezarriko ditugu WineFuture laborategi batzuekin, jendeak ardoaren sorkuntza ezagutzeko. Honen ondoren, ExpoWine bat izango dugu, behin ardoa egina dagoela, jendeari klase eta berezitasun guztiak ezagutararazteko. Azkenik, erlaxatzeko WineOcio izango dugu, hotel eta vinoterapia zentruekin, ardo denda berezi batekin. Behar izanez gero, desintoxikazio zentru bat ere ezarriko da.






Ardatz berikalaren ezkerraldera berriz ikastegiak ezarriko dira. Garrantzitsuena noski, ardoarekin lotua Sommeliers zentrua izango da, bertan profesioa ikasi edo konkurtso desberdinak antolatzeko. Honekin batera ere ordea, ardoaren prozedura osoarekin lotutako ikaskuntzak ere sartuko dira, nekazaritzarekin lotuak esaterako, honetarako behar izanez gero hainbat mahasti ezarriz. Programa honen barne, ikasleentzat residentzi bat izango dugu, beste edonorentzako hainbat etxebizitzeko tartekatuak.



Programa honekin Logroñoko alde zaharrari behar eta merezi duen bizitasuna emango geniola iruditzen zaigu. Taldekoen artean programa banatzerakoan, nik egingo dudan atala WineSommeliers izango da, orain honetarako hainbat eraikin eredu bilatzeko asmoa izanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario