2010/03/03

Maketa egitea eta bere ondorioak...


Lehenengo entrega maketa bat zela eta, bestelako ideietan pentsatzen hasi aurretik, maketaren bidez alde zaharraren analisia egiteko erabakia hartu nuen. Ideiak sortuko ziren bertatik geroago.

Aztertutako gaiak batik bat alde zaharreko eraikinen altuera, eskala izan da. Honekin batera, hutsuneen inguruko fatxadak nolakoak diren. Izan ere, batzuk medianera hutsak dira, eta beste batzuk etxebizitzan bakoitza bere leihoekin.

Edozein planteamendu egin aurretik, ezinbestekotzat iruditu zitzaidan lehenik maketaren azterlana bukatzea. Honakoa da ondorioa:



Maketa egite prozesu honetan alde zaharraren espazio irikien faltarekin ohartzen zara lehenik. Eraikinen altuera oso handia ez izan arren, guztia beteta dago (gure hutsuneak ez ezik). Plaza txiki bat dago soilik, bere dimentsioak txikiak izan arren, bakarra izatean garrantzia hartzen duena.

Bestalde, hutsuneak hutsune direla argi ikusten da. Hau da, ez da orube lau bat, baizik eta "zuloak" direlak, medianera horma eta lurra kontutan hartuz. Hutsune hauetan tartekaturiko eraikin berri eta zaharragoak ere badaude, beraien leiho eta guzti, kontutan hartu beharrekoak.

Guzti honetatik, hainbat konklusio eta hasierako ideia lortu ditut. Hasteko, espazio ireki eta berdeen beharra ikusita, hutsuneetan zorutik bertikalki hazi beharrean, eraikinak medianera hormetatik horizontalki haziko dira.

Honek behe planta librea izetea ahalbideratzen du, bertan berdegune, espazio publiko eta eta baratzak kokatzeko aukerarekin. Baina hormetatik hazitako eraikin hauek ez dira oso dentsoak izango, baizik eta modu alternatibo libre batean kokatuak, berauetan ere terrazak sortuz eta beheraino argia helduz.





Orain buruko bolumen abstraktu hauek maketan kokatzea tokatzen da...


No hay comentarios:

Publicar un comentario