Maketa egiten ohartu nintzen lehenego faktoreetako bat, alde zaharreko hutsuneak huts utzi behar zirela da. Behe planta libratzeko asmoz, eraikinak bertikalki hasi beharrean, horizontalki hasiko dira.

Honetarako aukera desberdinen probak egin nituen, lau nagusienak hauek izanez:

Eraikinak horizontalki hasteaz gain, bolumen hauek libreagoak izan behar zutela ere ondorioztatu nuen. Programa bolumen masa bateta garatu beharrean, pixelizazio prozesu bat jasando zuen elementu guztietara argia eta berdea helduz.

Hauek dira maketako hainbat bolumen:
Programa garatzerakoan, nukleo garrantzitsu bezala CENTRO SOMMELIERS dago, alde zaharreko plaza txiki baina bereziaren parean. Bolumen indartsuena izango da. Honen inguruan garatuko da beste programa. Albo banatara, SOMMELIERSCHOOL eta SOMMELIERS RESIDENCE izango ditu, eta tarteko beste huts tarteetan GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZAK eta ETXEBIZITZAK.
Medianera artean haziko dira eraikinak, bi hauen arteko sare egitura bat osatuz. Sare horretako bolumen batzuk beteak izango dira, non bakoitzeko programa garatuko den. Bolumen solteak izango dira, sare egituraren bidez pasarelekin elkar lotuz. Horrez gain, nukleo bertikal bat izango dute, horizontalki hazitako eraikin elemento solteak elkar komunikatzen dituenak.
Honela, behe planta guztiz libre geratzen da, bertara berdegunea emanez. Zuloak zulo bolumen direnez, berdea medianeratan gora ere garatuko da, alde zaharreko hutsunee hauetan betetasun sentsatzioa deuseztatzeko.


Pixkanaka programa zehaztuz:
CENTRO SOMMELIERS
-harrera
- jatetxea
- esposizio gela
- konkurtsoen gela
- taberna
- ardoen dasta gela
- denda
- someliers bilgela
- terraza + patioak
- baratzak
SOMMELIERSCHOOL
- harrera
- administrazio
- irakasleen bulego
- ikasleen gelak
- biltegiak
- taberna
- bilera gela
- hitzaldi gela
- terraza + patioak
- baratzak
SOMMELIERS RESIDENCE
-harrera
- ikasleen logelak
- jangela
- sukaldeak
- langelak
- administrazio
- zerbitzua
- terraza + patioak
- baratzak
GAZTEENTZAKO ETXEBIZITZAK
- logela handi 1
- egongela + jangela
- komuna
- sukaldea
- terraza + patioak
- baratzak
ETXEBIZITZAK
- logelak (2 - 3 -4)
- egongela + jangela
- komuna
- sukaldea
- terraza + patioak
- baratzak
No hay comentarios:
Publicar un comentario